2024 URR. 19 - 06:00h Txangurruz beteriko txipiroiak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat16 txipiroi. Betegarria: tipula bat, porru bat, azenario bat, kilo bateko txangurrua, koilarakada bat tomate saltsa, olioa, gatza. Saltsa: 2 tipula, 2 baratxuri ale, salda, koñaka, olioa, gatza. Zailtasuna 31. Txipiroiei buruak kendu. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu. Buruak txikitu.2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. Hegoak kendu eta txikitu. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu.Betegarria:1. Txangurrua uretan ozpinarekin sartu. Eltze batean ur eta gatz ugari jarri eta irakin. Txangurrua sartu eta, irakiten hasten denetik, 15 minutuz egosten utzi. Hoztu eta haragia atera.2. Txikitutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi.3. Txikitutako azenarioa gehitu eta erregosi.4. Tomatea eta txangurruaren haragia bota.5. Aurreko nahasketa eta txipiroien buruak nahastu.6. Gorputzak aurreko nahasketarekin bete eta zotz batekin itxi.Saltsa:1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipulak eta baratxuriak jarri. Gainean txipiroiak jarri eta gatza eta koñaka pixka bat bota.2. Eltzea estali eta 40 minutuz egosi, su eztitan, txipiroiak bigundu arte. Txipiroiak eginda daudenean, atera eta zotzak kendu.3. Saltsa irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.Saltsa beltza tira batzuekin ere lagundu.