2024 URR. 23 - 05:31h Bakailaoa hummus eta tomaterekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat200 g-ko 4 bakailao puska, baratxuri ale bat, 200 ml olio. Hummusa: 200 garbantzu, baratxuri ale erdia, 2 koilarakada tahin, limoi erdia, 2 koilarakada olio, gatza. Tomatea: 300 g tomate, olioa, gatza. Zailtasuna 3Bakailaoa:1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu. 2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordura izango dira, eta beste biak hamar ordura. Atera, eta ondo lehortu.3. Kazola batean baratxuria osorik eta olioa berotu, baratxuria gorritu arte. Sutatik kendu eta epeltzen utzi. Baratxuria atera.4. Bakailao puskak olioan sartu. Sutan jarri eta bakailaoa egosi, su eztitan, 60 gradutan, 8 minutuz. Bakailaoa atera, eta leku beroan mantendu. 5. Sutatik kazola kendu eta mugitu, saltsa loditu arte.Hummusa:1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu.2. Limoiari zukua atera.3. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota. Bukatzeko:1. Tomateari azala eta haziak kendu eta dadotan moztu. Olio eta gatz pixka batekin arin erregosi.2. Plateretan hummusa jarri, eta gainean bakailaoa eta bere saltsa pixka bat. Tomatearekin lagundu.