2024 URR. 28 - 13:20h Alba Compte Rojas ikertzaileak jaso du ESAS-Musikene saria Emma Chacon musikagile «ahaztuaren» obra berreskuratzen egindako ekapenagatik jaso du I. ESAS-Musikene saria Alba Compte Rojas ikertzaileak. Sariak ikertzaileen lana ezagutaraztea eta musikaren barruan berdintasuna sustatzea ditu helburu. Alba Compte Rojas, erdian, sarirarekin. (ESAS-MUSIKENE) NAIZ ESAS (Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak) eta Musikene goi mailako musika ikastegiak lankidetzan sortutako saria da ESAS-Musikene eta genero-ikuspegia duten gradu amaierako lanei zuzendutako aintzatespena izateko asmoz jaio da. Lehen edizio honetan Alba Compte Rojasek jaso du saria, ‘Repertorio camerístico con violín de Emma Chacón (1886-1972) y propuesta interpretativa de Evocación nº 1 (1946) para violín y piano’ «ikerketa zorrotzaren» bidez Emma Chaconen obra berreskuratzeko egindako ekarpenagatik. «Ikerketa-lan honek Chaconen lana nabarmentzen du. Ahaztutako konpositorea da, eta askotariko musika-generoak biltzen ditu. Analisiak, biolinerako hainbat piezaren azterketa kuantitatibo eta estilistikoa ez ezik, Evocación 1 interpretazio-proposamen bat ere jasotzen du, elementu harmonikoak, formalak eta teknikoak konbinatuz», jarri dute balioan. Nabarmendu dutenez, ikertzailea saritzeaz batera Emma Chaconen irudiari ere «balioa» ematen dio sariak, «bai eta musika-arloan genero-ikuspegidun ikerketa akademikoak duen garrantziari ere». ESAS eta Musikenek ahalegin hori «aktiboki» sustatzen dutela nabarmendu dute, «eta berretsi egiten dute esparru akademikoan duten konpromisoa, historikoki baztertutako konpositoreen ikusgarritasuna eta musikarien belaunaldi berrientzako aukera berriak sortzea». Sariarekin batera Inge Conde artistak diseinatutako ‘Urretxindorra eta abelia’ margolana ere jaso ditu sarituak, Miren Iñarga Musikeneko zuzendari nagusiaren eta Ane Legarreta ESASeko lehendakariaren eskutik.