GAIAK

Garbantzuak ganbarekin

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g garbantzu, 200 g ganba, 250 g txirla, azenario bat, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 3 koilarakada tomate saltsa, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2

1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Salda erdia xukatu.
3. Txikitutako tipulina, baratxuriak eta azenarioa olio pixka batekin erregosi.
4. Eltze batean txirlak jarri, estali eta egosi, ireki arte.
5. Barazkiei garbantzuak, zuritutako ganbak, saltsa eta salda gehitu eta 2 minutuz egosi.
6. Txirlak gehitu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g garbantzu, porru bat, piper berde bat, 3 baratxuri ale, 350 g ganba, koilarakadatxo bat piper gozoa, olioa.

Zailtasuna                            2

1. Garbantzuak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako porrua, piperra eta baratxuriak olio zurrusta batekin errregosi.
3. Ganbak zuritu. Zartagin batean ganben buruak olio pixka batekin arin erregosi. Buruak atera eta koilarakadatxo bat piper gozo gehitu eta eragin.
4. Garbantzuei ganbak, barazkiak, piper gozoa eta garbantzuen saldaren erdia gehitu eta 2 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.