2024 ABEN. 04 - 05:21h Legatz eta hirugihar tartaletak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 6 lagunentzatOrea: 250 g irin, arrautza gorringo bat, 50 ml ur, 125 g gurin, gatza. Betegarria: tipulina bat, 400 g legatz, 150 g otarrainxka, 50 g hirugiharra, 200ml esne, 3 arrautza, olioa, gatza, piperbeltz zuria. Zailtasuna 3 Orea:1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.2. Erdian gatz pixka bat, arrautza, ura eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste osagai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.3. Tapatu eta hozkailuan ordu betez beratzen utzi.4. Sei banakako molde gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldeak bete. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 5 minutuz.Betegarria:1. Legatzari azala eta hezurrak kendu eta txikitu.2. Otarrainxkak zuritu eta barruan daukaten hari beltza kendu. Txikitu.3. Eltze batean txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi. 4. Legatza, txikitutako hirugiharra eta otarrainxkak gehitu eta arin erregosi5. Esnea eta arrautzak ontzi batean jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Legatzaren nahasketa gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.6. Moldeetan aurreko nahasketa jarri. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 10 minutuz edo.