GAIAK

Sojaz beteriko tomateak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
8 tomate ertain. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri, 100 g kuiatxo, piper gorri erdia, piper berde bat, 100 g soja testurisatu, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, 2 baratxuri ale, sagar bat, 4 piper txorizero, salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        3

1. Tomateak garbitu eta beheko aldeko azalari gurutze bat egin.
2. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Tomateak binaka sartu eta segundu batzuk utzi. Atera eta zuritu.
3. Tomateei goiko aldetik moztu. Koilara batekin barruko mamia atera, kanpoko azala apurtu gabe. Mamia txikitu.
Betegarria:
1. Soja urarekin estali eta 5 minutuz egosi. Ondo xukatu eta txikitu.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako piperrak, kuiatxoa eta baratxuriak gehitu eta erregosi.
4. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Soja eta barazkiak nahastu.
Saltsa:
1. Piperrak ur epeletan beratu.
2. Zerrendatan moztutako tipula, sagarra eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Piperrak gehitu eta erregosi.
4. Saldarekin estali eta 20 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Bukatzeko:
1. Tomateak bete eta azpil batean jarri. Saltsarekin estali.
2. Labe beroan sartu, 180 gradutan, ondo berotu arte.