2025 URT. 04 - 06:00h Arroza kuiarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao ETA URDAIAZPIKOREKINOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, tipula bat, 2 baratxuri ale, 350 g kuia, tomate bat, 100 g urdaiazpiko ondu, 1,5 litro salda, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. 2. Txikitutako baratxuriak eta dadotan moztutako kuia gehitu eta erregosi, su eztitan.3. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.4. Arroza eta zatitutako urdaiazpikoa gehitu eta eragin.5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 18 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.6. Sutatik kendu eta 3-5 minutuz pausatzen utzi.ETA GANBEKINOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, azenario bat, 3 baratxuri ale, 300 g kuia, piper berde bat, 150 g ganba, 1,5 litro salda, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako azenario, piperra eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.2. Dadotan moztutako kuia gehitu eta erregosi.3. Arroza gehitu eta eragin.4. Ganbak zuritu eta osorik utzi.5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.6. Sua txikitu, ganbak sartu eta beste 8 minutuz egosi. Sutatik kendu eta 3-5 minutuz pausatzen utzi.