GAIAK

Arroz fideoak txipiroiekin

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA

Osagaiak 4 lagunentzat
200 g arroz fideo, tipula erdia, 4 baratxuri ale, 200 g tomate heldu, 400 g txipiroi, piperrautsa, olioa,gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Ur asko irakin. Arroz fideoak bertan sartu eta 2-3 minutuz utzi. Xukatu.
2. Zartagin handi batean edo wok batean tiratan moztutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako baratxuriak eta tomatea gehitu eta erregosi.
4. Txipiroiak garbitu eta dadotan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
5. Azkenean fideoak eta piperrrautsa gehitu eta arin erregosi.

BIGARREN ERA

Osagaiak 4 lagunentzat
200 g arroz fideo, 400 g txipiroi, piper berde bat, piper gorri erdia, 100 g barrengorri, 100 g tipula, jengibre freskoa, 2 koilarakada soja saltsa, koilarakada bat ostra saltsa, 100 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2             

1. Ur asko irakin. Arroz fideoak bertan sartu eta 2-3 minutuz utzi. Xukatu.
2. Txipiroiak barrutik eta kanpotik ondo garbitu eta tiratan moztu. Zartagin handi batean edo wok batean txipiroiak olio zurrusta batekin erregosi, su ertainetan.
3. Zerrendatan moztutako barazkiak eta birrindutako jengibre pixka bat gehitu eta arin erregosi.
4. Saltsak eta salda bota eta 2 minutuz egosi.
5. Fideoak gehitu eta arin erregosi. Sesamo haziak bota.