7K - zazpika astekaria
MOTOR

Alpine A110 (1970), autorik desiratuena


Automobilgintzaren historian mitikoak izan diren modeloekin jarraituz, ezin aipatu gabe utzi Alpine A110 autoa. Joan den astean aurkeztu genuen Fiat 124 Spider bezalaxe, frantziar marka ezagunak ere bigarren bizitza bat izango du, Renault etxeak marka erosi ondoren izen bereko auto berria aurkeztu baitu.

Jatorrizko Alpine A110 autoa 1961ean sortu zuen Jean Redele frantziarrak. Renault modeloetan oinarrituta, lasterketak egiteko hainbat auto prestatu zituen, lehenbizi 4/4 eta Dauphine modeloetan oinarrituta eta jarraian Renault 8 ezagunean.

Azken hau oinarritzat hartuta atera zen kalera A110 lasterketa autoa. Renault 8ak bezalaxe, motorra atzean kokatua zuen eta lehenbizi 66 zaldi besterik ez zituen, baina laster prestatu zituzten 97 eta 125 zaldiko bertsioak. Potentzia handitze horri esker, garai hartako rally asko irabazi zituen, horien artean Monte-Carlo famatua 1971. eta 1973. urteetan, baita azken urte horretan Munduko Txapelketa ere.

Alpine A110a 1978. urtera arte egin zen, bere ondotik etorri zen A310 ezagunari erreleboa emateko. Ia berrogei urte igaro diren arren, oraindik aurki ditzakegu auto hauek gure errepideetan, horretarako klasikoen kontzentrazio edo rallyetara jo behar bada ere.

Horietariko bat dugu Azpeitiko Jagoba Agirrek berreskuratu duena, eta berak azalduko dizkigu autoaren berezitasunak.

Noiz eta non aurkitu zenuen auto hau? 2014an aurkitu nuen Galizian. Auto klase honekin lan egiten zuen pertsona bat zen eta uzteko asmotan zebilen. Bost Alpine zituen eta haietako bat hartu nuen. 1970ean matrikulatuta dago Oviedon.

Zergatik Alpine A110 eta ez beste bat? Niri txiki-txikitatik gustatu izan zaizkit auto hauek eta beti erreparatzen nion igoeretan ibiltzen den Josemi Gabilondoren kotxeari. Arazoa zen garajerik ez nuela, baina halako batean lagun batek kamioia gordetzeko garajea erosi zuen eta aukera eman zidan bertan nire kotxea konpontzen hasteko.

Zein egoeratan zegoen eta zein aldaketa egin dizkiozu? Motorrik ez zuen eta aparte eman zidaten. Berez 1.100 zentimetro kubikoko motorra zuten Alpine hauek, baina 1.600eko bat jarri genion, 97 zaldi dituena. Izan ere, karrozeria aldetik hainbat aldaketa eginak zituen lasterketetan ibiltzeko (aleta zabalagoak, eta abar), eta hori zen ondo zetorkion motorra. Kulata, hori bai, askatu eta errektifikatzera eraman genuen eta segmentuak ere aldatu egin genizkion. Beste hainbat aldaketa ere egin dizkiot, batez ere frenoak hobetzeko, eta orain Renault 21 batenak ditu, pintza handiago eta aireztatutako diskoekin. Karburagailuak ere aldatu egin dizkiot: lehen 45 milimetroko Weber bikoitzak zituen eta orain 40 milimetroko Yamaha R1 motorrarenak jarri dizkiot, zilindro bakoitzeko bat. Gainerakoan, barrualdea ekarri bezala dago, oraindik ez diot ezer egin, denborarekin joango naiz egiten.

Nola lortzen dituzu piezak? Zaila al da? Gaur egun internet bitartez ez da oso zaila. Frantzian, adibidez, badira web orrialde batzuk Renault modeloekin bakarrik lan egiten dutenak eta hor ez da zaila izaten behar dituzun piezak aurkitzea: eskapeko kolektoreak, gurpilak...

Mekanika ezagutzak izango dituzu orduan... Ni makinak muntatzen ibiltzen naiz eta ideia pixka bat badaukat, baina oso tamainan. Lagun batek, ordea, tailer mekanikoa du eta haren laguntzari esker egin ahal izan ditut gauza hauek guztiak.

Zein erabilera ematen diozu autoari? Asteburuetan, eguraldi ona egiten duenean, saiatzen naiz buelta bat ematen. Hala ere, ez da hain erraza ibiltzea. Oraindik amaitu gabe dago eta beti dago hobetu beharreko zerbait, karburagailuak, olioa....

Gasolina asko gastatzen al du? Hamabi bat litro, baina asko ibiltzen ez naizenez, antzeman ere ez da egiten.

 

El nuevo Volkswagen Up! GTI saldrá al mercado a principios de 2018.

Volkswagen lanzará al mercado a principios de 2018 el nuevo Up! GTI, 41 años después del debut del primer Golf GTI. Se trata de un modelo ligero (997 kilogramos) y dimensiones compactas, que hace guiños al primer GTI, como la línea roja de la parrilla, las rayas dobles negras en los faldones laterales y el logo en el frontal, aletas y parte de atrás. La potencia del motor está en línea con la del primer Golf GTI, ya que tendrá 115 caballos. Estará disponible en los colores lisos blanco puro y rojo tornado, así como en tonos metálicos plata oscuro, perla negro y costa azul.

 

Mazda inaugura en Alemania su primer museo fuera de Japón.

El primer museo Classic Mazda fuera de Japón, ubicado en Augsburg (Alemania), quedó inaugurado el pasado mes de mayo, como parte de un proyecto del concesionario local de la marca Auto Frey. En él se recogen los casi 100 años de historia de la compañía nipona, con una exposición de 45 vehículos, así como una serie de rarezas de la colección privada de la familia Frey. Las instalaciones están ubicadas en el depósito del tranvía de la ciudad, un edificio que data de 1897, y sus responsables esperan que el lugar se convierta en un centro de eventos clásicos del motor.

 

La Ciudad del Vaticano aspira a ser el primer país del mundo libre de CO2.

La Ciudad del Vaticano aspira a ser el primer país del mundo sin emisiones de CO2, una misión para la que contará con la ayuda de Opel, que ha hecho entrega al Papa Francisco de un Ampera-e, un modelo con una autonomía eléctrica de 520 kilómetros. Durante la conferencia “Laudato Si: la Sostenibilidad de la Comunicación e Innovación”, donde representantes de instituciones, empresarios y líderes de opinión abordaron temas como la sostenibilidad ambiental, el Vaticano, Opel y las energéticas italianas se comprometieron «a trabajar en un programa de movilidad sostenible para la ciudad Estado».

Honi buruzko guztia: MOTOR