7K - zazpika astekaria
MOTOR

Fiat X 1/9 (1975), Oscar eta Irune Bernal


Auto klasikoen elkarretaratzeetan ohikoa izaten da Seat 600, Citroën 2 CV, Mini, Renault 5 eta antzekoak aurkitzea, baina badira beste hainbat auto, hain ezagunak izan ez arren, autogintzaren historian kapitulu garrantzitsua idatzi dutenak.

Hauen artean dugu 70eko hamarkadan oso ezaguna egin zen Fiat X 1/9 kirol autoa. Hainbat rallytan hartu zuen parte eta gaur egun ere klasikoen lasterketetan ikus dezakegu. Gurean oso ezaguna ez den arren, ale bakan batzuk aurki ditzakegu, Azkoitiko Oscar Bernal eta bere alaba Irunek Errenteriako Don Bosco ibilaldira eraman zutena bezalakoa. Monte-Carloko lasterketan ere beste bi izan dira aurten, bata Poloniatik etorritakoa eta bestea Txekiatik.

Fiat 850 Spider delakoaren oinordekoa den modelo hau 1972. eta 1989. urteen artean egin zuen etxe italiarrak, Marcello Gandini diseinatzailearen gidaritzapean. Bi bidaiarirentzako diseinatutako «targa» motako auto bat da. Hau da, coupe baten itxura du, kapotarik gabe joan daiteke, baina segurtasun arkua mantentzen duenez, sabai gogorra eraman dezake. Beste ezaugarri bat da aurreko argiak kapotaren barruan ezkutatu ditzakeela, horregatik jende askok Lancia Stratos rally auto ezagunarekin nahasten du. Altuera ere oso txikia da (1,17 metro) eta bidaiariak lurretik oso gertu doaz.

Motorra atzean du eta trakzioa ere atzeko gurpiletan darama. Hasiera batean 75 zaldi eta lau abiadura zituen, baina 1978an, Ameriketako Estatu Batuetan zuen eskaerari erantzuteko, zilindrada 1.290 zentimetro kubikotik 1.498ra handitu zioten eta ondorioz, hamar zaldi irabazi zituen, 85 izatera iritsi arte. Bost abiadura zituen motor berri horrekin, 185 kilometro orduko abiadura har zezakeen, eta zerotik ehunean jartzeko hamar segundo besterik ez zituen behar. Diseinua ere aldatu egin zioten estatubatuarren gustuak asetzeko, batez ere barrualdeari dagokionez, eta Fiat 131 ezagunaren itxura hartu zuen.

Hala eta guztiz ere, badu beste berezitasun bat. Izan ere, abiadura erakusten duen erlojua, ohikoa denez, eskuin aldera mugitzen da, baina motorraren birak erakusten dituena ezkerraldera mugitzen da.

1982. urtetik aurrera, Fiat X 1/9 autoaren salmenta AEBetara soilik zuzendu zen, Bertoneren zuzendaritzapean. Are gehiago, autoak Fiat izena galdu zuen Bertone izen berria hartzeko eta luxuzko ekipamendua eskaintzen hasi zen.

Lasterketetan parte hartzeko Abarth izeneko bertsio berezi bat ere izan zuen, 200 zaldiko motorrarekin. Siziliako rallyetan hartu zuen parte, baita Alpeetan ere, baina Fiat 131 Abarth-ek ospe handiagoa zuenez, Fiat etxeak albo batera utzi zuen X 1/9 autoa.

Azkoitiko Oscar Bernalek, ordea, ez du desagertzen utzi nahi izan eta berak duen autoarekin Errenteriako Don Boscoko azken ibilaldian hartu du parte.

Noiztik daukazu autoa eta zein egoeratan zegoen zure eskuetara iritsi zenean? Autoa frantsesa zen eta 2007an erosi zuen Lasarteko batek, horregatik dauka urte hartako matrikula. Jabe berri horrek erabat berritu zuen eta nik hartu nuenean, orain dela urtebete, oso egoera onean zegoen. Horregatik ez diot gauza handirik egin behar izan, kubiertak aldatu besterik ez.

Zeintzuk dira auto honen berezitasunak? Auto txikia da, bi plaza bakarrik ditu, eta motorra eta trakzioa atzean ditu. Gainera, lurretik oso gertu zoaz eta oso atsegina da auto hau gidatzea.

Mantenu aldetik garesti ateratzen al da? Dena berritu behar izan banu bai, noski, baina bestela ez. Piezak Fiat Uno turbok erabiltzen dituenaren antzekoak dira eta alde horretatik ez dago arazorik. Hori bai, AEBetan errazagoa da piezak aurkitzea hemen baino, han asko saldu zirelako eta hemen baino afizio handiagoa dagoelako.

Eta zuri, nondik datorkizu afizioa? Nik urte batzuk badaramatzat autoen munduan. Urtean zehar mendiko igoeratan parte hartzen dut Fiat Uno turbo batekin, eta orain erregulartasun probatan ibiltzen naiz nire alabarekin. Orain dela lau urte hasi ginen biok eta egia esan, oso gustura ibiltzen gara mota honetako lasterketetan, besteak baino lasaiagoak baitira.

 

Un Hyundai de hidrógeno completa 200 kms. en conducción autónoma.

Hyundai ha puesto a prueba la tecnología de conducción autónoma en un modelo propulsado por hidrógeno, el Nexo, que recorrió un trayecto de casi 200 kilómetros en Corea del Sur sin intervención humana. Aunque había una persona en el asiento del conductor, «en ningún momento del recorrido fue necesaria su intervención», destacó el fabricante surcoreano en un comunicado. El coche recorrió tramos de autopista e interurbanos y cruces e intersecciones de peatones, a una velocidad media de 90 km/h y con una punta de 110 km/h.

 

Volvo Trucks comenzará a vender camiones eléctricos en 2019.

Volvo Trucks lanzará al mercado sus primeros camiones eléctricos a partir del año 2019 con el fin de reducir las emisiones y el ruido, además de abrir nuevas posibilidades en el sector logístico, ya que ofrecen la posibilidad de aumentar las operaciones durante los transportes nocturnos y reducir el uso de vehículos en la carretera durante la hora punta. El fabricante de camiones sueco ya ha escogido algunos de sus clientes de referencia para que puedan operar con varias unidades de esta nueva flota este mismo año. Por el momento no se han facilitado datos acerca de los vehículos.

 

Landaben producirá coches eléctricos si aumenta su demanda en el Estado.

El presidente mundial del grupo automovilístico Volkswagen, Matthias Müller, aseguró recientemente que si aumenta la demanda de eléctricos en el mercado español, la factoría de Landaben podría producir también eléctricos en el futuro. Müller anunció que van a aumentar a 16 el número de fábricas que produzcan eléctricos en 2022, frente a las tres fábricas que lo hacen ahora, de las que ninguna está en el Estado español. Diez de estas 16 fábricas para eléctricos estarán en Europa, cinco en Asia y una en EEUU. De las previstas para Europa, cuatro estarán en Alemania (Wolfsburg, Hannover, Dresde y Zwickau), una en Wrzesnia (Polonia) y otra en Bratislava.

Honi buruzko guztia: MOTOR