2019 AZA. 17 estanpak Ilargia Gaur gauean ilargia gero eta goibelago dago, aitaordearen susmoaz harrituta, begi zabalik. Segundo oro isurtzen dira zilarrezko uhinak basamortuan, eta agurearen belarriak argi fluoreszentea piztu du. Ai, oroimenetik kanpo geratutako ubidearen ertzak, oroimenean laketu tanke baten burrundarak herdoildutako toxatik zigarroa atera eta, malenkoniatsu pipatzen du ilargiak. Haren inguruan ortziko zazpi neska eder hanka-puntetan dantzan ari dira, baina irain lorrinduan itotzen ari den ilargiaren bihotzarentzat alferrik da hori: ortzi urrunean izarrak trumilka zipriztindurik Ilargia, bere borreroen eskuen zain dago.