2022 URT. 30 ESTANPAK Ekaitzaren ondoren... Argazkia: Karim Sahib | AFP Klima larrialdia ukigarria, sentigarria, da dagoeneko munduko edozein bazterretan. Gizakiok antzematen dugu; areago gertatzen zaie animalia basatiei, haien natura betikoak eskemak aldatzen baitizkie ezustean, egun batetik bestera, lehortetik uholdeetara arnasa batean eraldatzen den zurrunbilo kontrolaezin honetan. Antzeko zeozer gertatu zitzaien duela egun batzuk irudian agertzen diren flamenkoei. Dubain hartutako irudia da, ekaitz latz baten ondorengo barealdian egina. Elkar hartuta ageri dira, lasai eran, eta baita olgetan ere, zaparradek lurrean utzitako igerileku artifizial batean.