2022 MAR. 06 Emakumeei eta munduari begira martxoaren 8aren atarian Emakumeek diote Emakume senegaldar bat bere herriko banderaren koloreekin jantzita. Argazkiak: Carmen Abd Ali | AFP Gurutze Anduaga Martxoaren 8aren atarian, nazioarterantz bideratutako begirada feminista bat eskaintzen dute orrialdeok. Urte honen hasierak utzitako irudiak dira guztiak, eta egoera eta arrakala desberdinak islatzen dituzte. Gehientsuenek, ordea, badute mezu komun bat: «poderío», «power» edo «ahalduntze» gisa ezagutzen dugun sentipen boteretsua helarazten diote irakurleari. Emakumeek diote, emakumeok diogu. Indarkeria sexualaren aurkako manifestazio bat Montevideon, emakume baten bortxaketaren ondoren. Argazkia: Dante Fernandez | AFP Manifestari bat Wellingtonen egindako protesta batean polizia harresiaren aurrean eserita. Argazkia: Marty Melville | AFP Komunitate indigena baten utzaraztea. Argazkia: Orlando Sierra | AFP Emakume afganiar bat artilea biltzen alaba aurrean duela. Argazkia: Wakil Kohsar | AFP Lerroon gainean, Nantesko lakuan hartutako irudia. Argazkia: Loic Venance | AFP Xiomara Castro, Hondurasko lehenengo presidente emakumea, kargua hartzeko momentuan. Argazkia: Luis Acosta | AFP 2021eko Martxoaren 8an Iruñean atxilotutako emakumeari elkartasuna adierazteko egindako elkarretaratzea. Argazkia: Iñigo Uriz | FOKU Emakumeak lanean Burkina Fasoko granito meategi batean. Argazkia: John Wessels | AFP Ekilorez betetako soroa. Argazkia: Jack Taylor | AFP Zabortegi bat. Argazkia: Dziki Oktomauliyadi | AFP Zara Rutherford, munduari bira bakarka eman ostean. Argazkia: John Thys | AFP Emakume bat Ameriketako Estatu Batuek Kieven duten enbaxadaren aurretik pasatzen haur kotxe batekin. Argazkia: Sergei Supinsky | AFP Emakume bat eskultura baten aurrean. Argazkia: Guillaume Souvant | AFP