2022 IRA. 18 IRUDITAN Idortea Xabi Borda, ‘Birika zatiak’ liburutik Desertu bazterrean topatuko nauzu zapi batez amorrua estali ezinik esango dizut gabeziak baino ez ditudala biltzen zerbaiten fruituak balira bezala eta berandu dela ezin naizela besterik gabe lurraren gorria zainetaratzen hasi ezin dudala sabela harriz bete eta berandu dela berriro euriari deika hasteko lehortea noiz iragango itxaroten geratzeko beti izan dela berandu eta izango dela oraindik