2024 MAR. 10 ARGAZKI ERREPORTAJEA Spa saio bat Michelangeloren «David»-entzat (Tiziana Fabi AFP) «David», Michelangeloren maisulana, zikindu egiten da eta noizean behin garbiketa prozesu baten beharra du. Joan den otsailean Florentziako Akademiaren Galerian eman diote falta zuen garbitua. Tentu eta talentu handiz zaharberritzaileek egiten duten lana da, bi hilabetean behin gauzatzen dutena. Zehatz-mehatz eta tentu handiz egin beharrekoa da zaharberritzailearen lana. Izan ere, marmolez egindako koloso honek lau metro baino gehiagoko altuera du eta hautsa zentimetroz zentimetro kentu behar da. Eskulturak lau metrotik gorako garaiera du. Urtean milioi bat bisitari inguru jasotzen ditu Errenazimentuko harribitxi honek. Eleonora Pucci zaharberritzaileak egiten ditu «David»-en zaintza lanak; argazki batzuk ateratzen dizkio lehenik, bere «osasun egoera» zein den ikusteko. Gero, astiro-astiro kentzen dio hautsa txerri-ilez egindako eskuila batekin. «Oso lan delikatua da, eta kontzentrazio handia eta ikuskapen zehatza eskatzen du, zentimetrotik zentimetrora, obraren kontserbazio egoera kontrolatzeko». Zati lauak errazago garbitzen dira zimurtsuenak baino, baina museoko klimatizazio sistemaren punta-puntako iragazkiek izugarri murriztu dituzte airean flotatzen duten partikulak eta hezetasun maila.