2024 MAR. 17 ARGAZKI ERREPORTAJEA Arrano beltza, hegazti maiestatetsua (Juan Luis Mugertza) Arrano beltza (Aquila chrysaetos) Euskal Herriko hegazti harraparirik handiena da, eta munduko bigarren animaliarik bizkorrena, belatz handiaren ostean. 250 kilometro orduko abiadura hartzen du airetik amiltzen denean. Hala ere, ez da ugaria gure lurraldean. Arabako mendietan hamalau-hamabost bikote daude, eta Gipuzkoan, Nafarroarekin mugan, bat edo bi. Gehienak Pirinioetan daude. Arranoa, bere hegaldi dotorea abiatzen. Goiko irudian ikus daiteke nola luzatzen dituen atzaparrak janaria hartzeko. Joseba Markinez. Berak ekarritako jakien bitartez erakartzen ditu arranoak. Ez dizkie nolanahiko elikagaiak jartzen; oilasko zatiek eta haztegietako hildako galeperrek osatzen dute hegazti honen menua. Argazki erreportaje hau Pobesko Elai Etxearen bitartez egin da, Joseba Markinez arranoen zaindariaren laguntzarekin. Itxaronaldi baten atzetik iritsi da arranoa, baso azpitik gora eginez. Enbor baten gainean pausatu da aurrena, gero beste batean. Burua ere mugitzen du etengabe, ezker-eskuin.