2023 URT. 19 Boilur museoa: “Diamante beltza”ren kultura, historia eta balio natural eta gastronomikoa Bada Nafarroan bisitaria boilurraren mundura hurbiltzen duen museo berezia: Boilur ekomuseoa. Eraikin moderno batean kokatuta, fruitu baliotsuaren inguruko informazio interesagarria eskaintzen die bertaratzen direnei. Boilur museoaren earikina. (Idoia Zabaleta | FOKU) Bidaiari Interpretazio museoaren helburu nagusia da inguruan naturalki hazten den boilur beltza (tuber melanosporum) ezagutaraztea eta “Diamante beltza”ren historia, ingurumena, kultura, boilurrak guregana heltzeko behar duen biodibertsitatea eta bere balio natural zein gastronomikoen inguruan informazio baliagarria eskaintzea.Bertaratzen denak aukera paregabea izango du jarduera bereziez gozatzeko: Truffleexperience (basako zein landetako boilurra bilatu, boilur-txakur batekin), ibilaldi gidatuak boilur-soroen artean, ibilaldi gidatuak bailaran zehar, mendi bizikleta ibilaldi gidatuak, esperientzia gastronomikoak…“Lokizeko leihoa”Gastronomiari dagokionez, “Lokizeko leihoa” gune gastronomikoa du, nondik Lokizko mendilerroaren panoramika ikusgarriaz goza dezakeen bisitariak. Gainera, bertako sukaldaritza dastatu eta gozatu ahal izango du, errezeta tradizionalekin eta gourmet kutsuarekin.Zehazki, honako hauek dira boilurrari buruzko multzo monografikoa osatzen duten euskarriak: edukien taulak, multimedia proiekzio interaktiboak eta ikus-entzunezkoak, azalpenak emateko bitrinak eta produktuak saltzeko gunea.Museoa Allin ibarrean dago, Lizarralderan, Nafarroako Metautenen, eta bisita gidatuei dagokienez, komeni da joan aurretik webgunean azaldutako ordutegia begiratzea. Taldeka ere antola daitezke jartduera bereziak.