2023 MAI. 31 Hotelak ez diren establezimenduetako gaualdiak %8,5 handitu dira apirilean Nafarroan Apirilean, Nafarroan, hotelak ez diren establezimendu turistikoetako gaualdiek %8,5 gora egin zuten aurreko urteko hil beraren aldean, 223.037 guztira. Urteko lehen lau hilabeteetan, gaualdiek %15,6 gora egin dute dira Nafarroan, 2022ko aldi beraren aldean. Ostatatutako bidaiarien kopurua %15,3 igo da hilabete beraren aldean. (GETTY IMAGES) Bidaiari Ostatu-gauek Nafarroako hotelak ez diren establezimendu turistikoetan (landa-turismoa, kanpinak, apartamentuak eta aterpetxeak, besteak beste) %8,5 gora egin zuten apirilean, 2022ko hil berarekin aldenduz. Horrela, 223.037 izan ziren guztira.Ostatu hartutako bidaiarien kopurua %15,3 igo da aurreko urteko hil beraren aldean, 108.055 delarik. Batez besteko egonaldia, 2,1 gaualdikoa, %5,9 murriztu da.Urteko lehen lau hilabeteetan, gaualdiek %15,6 gora egin dute herrialdean, 2022ko aldi beraren aldean.Guztira 177.538 turista hartu zituzten ostatu hauek urtarrila-apirila bitartean, aurreko urteko aldi berean baino %22,9 gehiago. Landa-turismoa Apirilean, gaualdiak %7,7 jaitsi dira landa-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hil beraren aldean. Bidaiarien batez besteko egonaldia 2,5 egunekoa da, aurreko urteko aldi berean baino %22,3 txikiagoa.Apirilean landa-turismoko 695 establezimendu eskaini ziren, 5.509 plazarekin, aurreko urteko apirilean baino %8,4 gutxiago. Plazen okupazio maila, %27,2koa, ehuneko 0,3 puntu igo zen 2022ko apirilaren aldean. 905 langile enplegatu ziren Nafarroako landa-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino %10,3 gutxiago. Urtarriletik apirilera bitarteko aldi metatuan, gaualdien kopurua %1,2 igo da.