bidaiari - bidaia aldizkaria

Mural gehiago Medellin 13an

Cristian Felipe Alvarez Cano L (Bicho izenez ere ezaguna) eta Daniela Velasquez R (Medellingo La Crespa de la comuna 13 ezizenez ezaguna) artista kolonbiarrak kalera atera dira berriro, askotan egiten duten bezalaxe, Medellingo Marseilla iparraldeko barruti batean horma bat margotzera.

Mural bat margotzen Medellin 13an. (CHRISTOPHE SIMON | AFP)

Cristian Felipe Alvarez Cano L eta Daniela Velasquez R graffiti-artistek, aerosol-latak eskuan, kolore distiratsuko mural bat sortu dute pakearen aldeko mezu argi batekin.

Comuna 13 Kolonbiako arte galeriarik handiena bihurtu da, herritarrek eginiko arteari esker. Espazio artistiko horietako bakoitzak komunaren iraganean inspiratuta du bere historia, eta bakeaz eta itxaropenaz hitz egiten dute. Kolore eztanda da. Gainera, dantza, musika eta gastronomia eskaintza anitza du. Horrexegatik, akaso, hilero 25.000 turista hurbiltzen dira 13. komunera. Joaten denak, hori bai, «grafitour» direlakoez gozatu ahal izango du.

Toki honetara iristea ahalbidetzen duen erakargarritasun turistikoetako bat eskailera elektrikoak dira. Eskailera horiek onurak ekarri dizkiote komunitate honi, eguneroko igoeretan eta jaitsieretan mugikortasuna arinduz, hirugarren adineko pertsonen joan-etorriak erraztuz eta herritarren bizi-kalitatea hobetuz.

“Metrocablea”

Medellingo 13. komunera iristen den “Metrocable”ak ere izan du zerikusirik turismoa erakartzeko. Hiri osoa airetik ikusteko aukera eskaintzen du.

Zalantzarik gabe, 13. komunean Graffiti Tourra egitea gomendagarria da erabat. Ibilbidean zehar, Medellin gazte eta berritu bat aurkituko du bisitariak, musikaren eta graffitiaren bidez adierazteko eta bizitzeko modu berriak aurkitu dituena.