bidaiari - bidaia aldizkaria

“Hogei mila legoako bidaia itsaspetik”: Verneren mundu fantastikoa

Frantziako Amiens hirian kokatua, Pikardiako Museoak aurrekaririk gabeko erakusketa eskaintzen dio egunotan Julio Verneren “Hogei mila legoako bidaia itsaspetik” eleberriari.

Erakusketaren irudi bat. (DENIS CHARLET | AFP)

“Hogei mila legoako bidaia itsaspetik”. Liburuaren izenburu bera du Frantziako Liburutegi Nazionalarekin elkarlanean antolatutako erakusketak, liburukiaren kronologia zehatz-mehatz jarraitzea proposatzen duena.

Bisitariak idazle frantziarraren nortasuna ezagutuko du, baita bere inspirazio-iturriak ere; garai hartako testuinguru kultural eta zientifikoan murgiltzeko eta pertsonaien artean pasieran ibiltzeko aukera izango du.

Irudimen kolektiboa

Liburu honek irudimen kolektiboa elikatzen jarraitzen du gaur egun, lehen pertsonan kontatutako itsas abentura honi egin zaizkion egokitzapen ugariek horren lekuko baitira. Zineman, antzerkian, komikietan edo txotxongiloen munduan proposamenak egiteaz gain, iragarki asko inspiratu ditu eta joko eta jostailu irudikaezinak sortu ditu sarritan.

Vernek itsasoarekiko zuen liluraren isla gisa, erakusketak ardatz duen liburua idatzi zuen gehienbat Frantziako Le Crotoy komunan; han bizi zen garai hartan.

Pikardia Museoko adituek propio eraikitako arrantza-ontzi baten maketak ongietorria emango dio bisitariari, eta, pixkanaka-pixkanaka, arakatu gabeko itsas hondoan sartuko da.

«Edozein liburuzalek bisitatu beharreko gunea da. Etxea egoera ezin hobean dago eta bere eleberrietan kontatzen dituen bidaien ibilbideak aztertzeko Vernek erabilitako lur-globoa idazmahai gainean ikustea esperientzia zoragarria da. Nire aholkua da nobela irakurtzea edo bertan oinarritutako filmen bat ikustea, batez ere haurrekin bidaiatzen baduzu». Liluratutako bisitari baten hitzak dira.