2023 IRA. 08 Algortako Portu Zaharrean, hitzordu berezia: DalecandELA FEST II Irailaren bigarren asteburuan Algortako Portu Zaharra bisitatzeko aitzakia paregabea izango dute bai bertakoek bai kanpokoek, DalecandELAk ELA FEST II jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko baita. Prestatutako egitaraua anitza da. Egitarauaren kartela. (DalecandELA) Bidaiari Irailaren 8, 9 eta 10eko asteburuan, DalecandELAk ELA FEST II jaialdiaren bigarren edizioak, seguruenik, jendetza erakarriko du Algortako portu zaharrera. Batetik, eszenatokiak xarma berezia duelako eta, bestetik, egitarau erakargarria prestatu dutelako antolatzaileek. Sarrera doakoa izango da eta, musikaz gain, jarduera artistikoak eta kiroletakoak egongo dira, hala nola igeriketako elkartasun-erronka (“Getxo zeharkaldia AEAren aurkako borrokaren alde”), haurrentzako eta kontzientzia hartzeko jarduerak eta gastronomia hitzordu gustagarriak. Horren guztiaren helburua izango da AEA gaixotasuna ikusaraztea eta funtsak biltzea, bai ikerketarako, bai gaixotasun hori pairatzen dutenei laguntzeko. Algortako Portu Zaharrraren ondoko zabalgunean izango dira ekitaldiak. Estatuko nahiz eskualdeko hamasei musika-talde baino gehiagok hartuko dute parte jaialdian. Han izango dira Ariel Rot, Ricardo Lezón (McEnroe taldeko abeslaria), Smile, La Bien Querida, El Mentón de Fogarty eta Las Gildas. Eszenatokira igoko dira, halaber, Swingtronics, Afrika Bibang, MÄbu, Omago, Homenaje los Rodriguez eta Laguna Goons. Artearen eta kirolaren garrantzia Horrez gain, sormen artistikoko jarduerak antolatu dira AEAren inguruko jarrerak eta sentimenduak bideratu ahal izateko eta gazteagoak hurbilarazi ahal izateko. Artea elkarte honi lotuta egon da hastapenetatik, eta zeregin garrantzitsua izango du jaialdian. Idazketaren azken bataila egingo da, non esaldi bat idatzi beharko baita begiekin, AEA gaixotasuna aurreratuta duten pertsonek komunikatzeko erabiltzen duten teknologia baliatuz, IRISBONDen eskutik. Esaldiak elkarri lotuta egongo dira eta ipuin bat sortuko dute, AEA duten pertsonen errealitatea ulertzeko jolasa. Horrez gain, haurrentzako tailerrak egingo dira: energia berriztagarrien tailerra, eta jasangarritasuneko tailerra. Txikienei zuzendutako jarduerak eta jolasak ere antolatu dira.Gaixotasun honen aurka borrokatzeko beste elementu garrantzitsu bat da kirola, komunikabidea izateaz gain jarduera gomendagarria baita; hala, DalecandELA jaialdian nagusi izango da asteburu osoan, eta askotariko jarduerak egin ahalko dira: rokodromoa, tirolina, yoga-saioa goizez, zeharkaldiak paddle surfean, bela-estropada eta errugbi-jarduerak, bai eta igeriketa-zeharkaldia ere Abrako uretatik. Aipatutako azkenak maila desberdinetako bi ibilbide hartuko ditu barne eta Ereaga nahiz Portu Zaharreko uretan egingo da.Gastronomia ere bai Nahi dutenek eman ahalko dute izena, dalecandELA elkartearen webgunearen bidez: www.dalecandela.orgKirol-jarduera horiek guztiak eskainiko dira jardunaldietan, AEA gaixotasunak mugitzeko eragiten duen zailtasuna ikusarazte aldera; halaber, askotariko erronken bidez, erakunde laguntzaileek dohaintzak egingo dituzte AEAren aurka borrokatzeko.Gastronomia ere presente egongo da jaialdian: Fangalokaren ogitarteko originalekin, Casa Lotta pinsas eta Treemendo gastronomiarekin, besteak beste, asteburuko jardueretara eraman daitekeen osagarririk onena baita.