bidaiari - bidaia aldizkaria

Antartikan itsas eremu babestuen sorrera atzeratu izana kritikatu dute

Naturarentzako Mundu Funtsak (WWF) eta Antartika eta Ozeano Australerako Koalizioak (ASOC) Antartikan itsas eremu babestuak sortzeko proposamenak atzeratu izana kritikatu dute, Hobarten (Australia) nazioarteko bilera baten ostean.

Antartikako egoerak urgentziazko neurriak hartzea behar du. (Getty images)

«Antartikako itsas bizitza zaintzeaz arduratzen diren gobernuek ez dute euren babesa handitzerik lortu Hobarteko bileran, nahiz eta itsas izotz-maila baxuak izan eta Antartikako hegazti-gripearen lehen kasuak agertu», salatu du WWF, Hobarten (Australia) egindako nazioarteko bilera baten ostean.

Bertan, Antartikako Itsas Baliabide Biziak Kontserbatzeko Batzordearen (CCRVMA) urteroko bilera aipatzen da. Bilera hori Australiako Hobart hirian egin da.

Europar Batasuneko ordezkariek eta beste 26 herrialdek Antartikan babestutako hiru itsas eremu sortzeaz eztabaidatu zuten berriz, bertan espezie askoren habitat izoztuak nabarmen murriztu direlako krisi klimatikoaren eraginez.

Topaketan erabaki zen itsas eremu babestu horiek ezartzeko proposamenak 2024ra atzeratzea, «2010ean hasitako elkarrizketak denboran luzatuz», adierazi du WWFk.

Pinguino enperadoreen egoera larria

WWFk gogorarazi du Antartikako pinguino enperadoreen egoera larria, itsas izotzaren galeraren ondorioz. Iragarpenen arabera, kolonien %90 baino gehiago ia itzalita egongo dira mende amaieran. Era berean, aipatzekoa da Antartikako itsas hegaztien lehen gripe kasuak berriki detektatu direla.

«Hala eta guztiz ere, agintariek huts egin dute berriz ere, ez dute erabaki zehatzik hartu, urgentziazko larrialdian egonda», salatu du Emily Grilly WWFko Antartikako kontserbazio  zuzendariak. Eta egoera «etsigarritzat» jo du hamarkada bateko eztabaidek ez dutelako oraindik aurrerapausurik lortu».

Bestalde, ASOCeko zuzendari exekutibo Claire Christianek salatu duenez, aurtengo aurrerapen-maila «zurbiltzen ari da eskualdearen erronkekin alderatuta». «Pauso bat aurrera eta bi atzera ematen ari bagina bezala da», adierazi du.