bidaiari - bidaia aldizkaria

‘Plangintza egitean historia eta arkitektura ondarea babesteko gomendioen bilduma’

‘Plangintza egitean historia eta arkitektura ondarea babesteko gomendioen bilduma’ argitaratu du Arabako Diputazioak. Helburu nagusia da plangintzaren bidez ondarea babestea eta plangintza hori zehazten lan egiten duten taldeei laguntzea.

Kultura eta Kirol Sailaren bildumaren bigarren liburukia da. (Araba.eus)

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren mendeko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak ‘Plangintza egitean historia eta arkitektura ondarea babesteko gomendioen bilduma’ argitaratu du. Kultura eta Kirol Sailaren bildumaren bigarren liburukia da, 2021ean ‘Arabako Ondare historiko arkitektonikoaren gaineko esku hartzeen jardunbide egokien laburpena’ plazaratu baiztuen.

Aurreko argitalpenean eraikitakoa eta bere kontserbazioa izan ziren protagonista. Oraingoan, berriz, plangintzaren bidez ondarea babestea da helburu nagusia, eta plangintza hori zehazten lan egiten duten taldeei laguntzea. Horretarako, ondare hori osorik mantentzera zuzendutako hirigintza neurri guztiak zehaztu dira. Hala, gidan gomendio zerrenda bildu da, batez ere udal katalogo eta araudiei, babes inguruneei, irisgarritasunari eta alderdi kromatikoei buruz azken urteotan egindako azterlanetan oinarrituta.

Dokumentu funtsen kudeaketa

Era berean, bildumak babes zerrenden sarrerak eta sistematizazioa egiten lagundu nahi du, ondoren Arabako Diputazioaren ondare historiko-arkitektonikoaren dokumentu funtsen kudeaketa errazago egin ahal izateko.

Azkenik, argitalpenean ibilaldi labur bat egiten da Arabako historia ondarearen kultura sareetan zehar, kultura ondasunen antolamenduaren testuinguru orokorra zein den erakutsiz. «Sare horrek agerian uzten du zein handia den Araban eraikitako ondarearen aberastasuna. Hortaz, ondare hori plangintzaren bidez babestea benetako lurralde estrategia da, lantzen jarraitu beharrekoa», esan dute Diputazioko arduradunek.