2023 ABEN. 05 Montehermosoko ur biltegi zaharra ezagutzeko bisita bereziak izango dira Abenduaren 9tik 17ra bitarte aukera berezia eskainiko du Gasteizko Montehermoso Kulturuneak bertako ur biltegi zaharra ikusteko. Bisitariak euren kabuz sar ahalko dira baina aukera izango dute bisita gidatuen bidez informazio interesgarria jasotzeko. Bisita gidatuak izango dira. (montehermoso.net) Bidaiari Montehermosoko ur biltegi zaharrak ateak irekiko ditu abenduaren 9tik 17ra bitarte eta bi eratara bisitatu ahal izango da, bisita librea edo gidatua eginda. Hain zuzen ere, Gasteizo Udaletik jakinarazi dutenez, lehenengo aukera bisita librea egitea da. Ur biltegi zaharra jendearentzat zabalik egongo da astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandeetan goizez bakarrik. Ibilbidea, XIX. mendearen azken hereneraino Halaber, tokia ikusteaz gain, hari buruz gehiago ikasi nahi izanez gero, bisita gidatuak ere egongo dira. Ibilbideak XIX. mendearen azken hereneraino eramango ditu bertaratutakoak, eta Gasteizek ura hornitzeko hartutako neurriak eta bideratutako jarduerak ezagutzeko aukera izango dute bertan. Horrela, besteak beste, Gorbeako Ur Sozietatea sortu eta putzu artesiar bat eraikitzeko egindako saiakera edota 1885ean biltegia inauguratzeraino egindako ibilbidea ezagutu ahalko dira. Gainera, Pilar Arostegui Udal Artxiboak utzitako irudi batzuk eskainiko dituzte.Bisita gidatuak goizeko eta arratsaldeko ordutegian egingo dira: astelehenetik ostegunera 12:00etan, ostiraletan 18:00etan, larunbatetan 12:00etan eta 18:00etan eta igandeetan 12:00etan. Astelehen, asteazken, ostiral eta larunbat arratsaldetako bisitak euskaraz izango dira; gaztelaniazko bisitak asteartetan, ostegunetan, larunbat goizetan eta igandetan izango dira. Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.