2024 API. 04 Bilboko Portuak denboraldi berriaren lehen bi gurutzaontziak jasoko ditu Bilboko Portuak denboraldi berriaren lehen bi gurutzaontziak jasoko ditu apirilaren 5ean. Aurreikuspenen arabera, 28 konpainiatako 80 ontzi erraldoi iritsiko dira urtean zehar. Guztira, 150.000 bidaiari porturatuko dira. Fantasia gurutzaontzia. (Monika del Valle | FOKU) Bidaiari Urteko lehen gurutzaontzia goizeko 7:30ean iritsiko da Bilboko Portura. P&O Cruises ontzi-enpresako Aurora izeneko ontziak 270 metroko luzera du eta Gijonetik dator. Handik ordubetera, 330 metroko luzerako eta Malagan jatorria duen Princess ontzi-enpresako Sky Princess porturatuko da. Bi konpainiak Carnival nazioarteko taldekoak dira. Bi ontzietan 5.000 pertsona inguru iritsiko dira. Eguna Getxo, Bilbo eta inguruak ezagutuz eman ondoren, 17:00etatik 18:00etara bitartean abiatuko dira. Hurrengo geldialdiak La Rochelle eta Le Verdon izango dira. 150.000 bidaiari baino gehiagoAurreikuspenen arabera, aurten, 28 konpainiatako 80 gurutzaontzik erabiliko dute Bilboko Portuak Getxon dituen instalazioak, 90 eta 348 metro bitarteko luzerekin, eta horietan 150.000 bidaiari inguru iritsiko dira.2024an Grupo Carnival 18 aldiz porturatuko da, aurreko zifrak gaindituz. Hamar ontzi lehen aldiz iritsiko dira Bilbora. Princess, Oceania edo Royal Caribbean ontzi-enpresek, bestalde, sei geldialdi programatu dituzte. Halaber, Ambassador, Mystic eta Regent Seven Seas enpresen bost geldialdi programatu dira.2024an, bi gurutzaontzi batera izango dira zazpi aldiz, eta iraileko eta urriko bi egunetan hiru ontzik egingo dute geldialdia batera. Halaber, portuko arduradunek aurreratu dute lauek gaua egingo dutela Getxon. Ikusten denez, ingurumenak izugarrizko kaltea jasaten duen arren, gorantz doa Bilboko Portuak hartzen dituen gurutzaontzien kopurua.