2024 EKA. 11 Erakusketa ibiltari batek Araba zeharkatuko du udan, Bizikleta Bideen plana ezagutarazteko Erakusketa ibiltari batek Araba zeharkatuko du ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, Arabako Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plana ezagutarazteko. Lehen geldialdia Gasteizko Probintzia Plaza izango da ekainaren 11tik 25era, eta Arabako geografia osoa zeharkatuko du udan zehar. Erakusketa ibiltaria izango da. (web.araba.eus) Bidaiari Arabako Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Planak, 2023ko apirilaz geroztik indarrean dagoenak, Arabako Foru Bizikleta Bideen Sarea eta Ibilbide Berdeen Sarea planifikatu, bultzatu eta sustatzea du helburu, gizartearen esku jarriz natura-, paisaia- eta kultura-balio handiko espazioekin elkarreragiten duten komunikazio-azpiegiturak. Alde horretatik, erakusketak gizarte- eta kultura-balioak erakutsi nahi ditu, baita planaren potentzialtasunak ere. Horretarako, dibulgaziozko hainbat eduki aurkezten dira 6 kuboren bidez, eta bakoitzak 4 erakusmahai ditu, 24 paneletan bilduta. 38 kilometro bizikleta-bide Lehenengo kuboak lurralde-plangintzako tresna horri buruzko informazio orokorra biltzen du. Tresna horrek 38 kilometro bizikleta-bide eta 1.684 kilometro baino gehiagoko ibilbide berdeak aurreikusten ditu. Gainerako bost kuboek planaren printzipio inspiratzaileak eta gure lurraldeari ekarriko dizkion balioak xehatzen dituzte: iraunkortasuna, konektibitatea, osasuna... Plan hau Arabako lurraldea bere osotasunean eta bizikleta- eta oinezko-sareak udalaz gaindiko eskalatik kontuan hartzean oinarritzen da, eta horretarako erabil daitezkeen azpiegitura mota guztiak batzen ditu: baso-bideak, landa-bideak, hiriko bidegorriak, etab. Azken emaitza planifikazio-tresna adostu bat da, herritarren zerbitzura egongo den bide eta ibilbide sare batean gauzatzen dena. Lurraldearen erabilera aldatzea helburu duen proiektu jasangarria da, pertsonak ez ezik, ingurumena ere duintzen duena. Azpiegitura handirik behar izan gabe, komunikazio bide zaharrak berrerabiltzea eta balioa ematea lehenesten da, hala nola Vasco-Navarro trenbide zaharra eta Inaziotar eta Santiago erromesbideak. Egutegia Erakusketa Gasteizen ikusi ahal izango da gaurtik ekainaren 25era arte, eta ondoren honako herri hauetara eramango da:Arabako Lautadako Kuadrilla: Agurain, ekainaren 25etik uztailaren 9ra.Gorbeialdeko Kuadrilla: uztailaren 9tik 23ra.Aiarako Kuadrilla: uztailaren 23tik abuztuaren 6ra.Añanako Kuadrilla: abuztuaren 6tik 20ra.Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla: abuztuaren 20tik irailaren 3ra.Arabako Mendialdeko Kuadrilla: irailaren 3tik 17ra.Gasteizko Kuadrilla: Vitoria-Gasteiz, irailaren 17tik 30era.