2024 IRA. 23 EAEko landa ostatuetako sarrerak jaitsi eta apartamentu turistikoetakoak igo egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko landa ostatuek 25.471 sarrera erregistratu dituzte abuztuan, hau da, 2023ko hilabete berean baino %5,4 gutxiago. Apartamentu turistiketan, berriz, 31.589 sarrera zenbatetsi ondoren, %20,9 gehitu dira iazko abuztuaren aldean, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera. Abuztuan izandako bisitariek 94.663 gaualdi egin dituzte EAEko landa ostatuetan abuztuan. (Getty Images) Bidaiari EAEko landa ostatuetan abuztuan izandako bisitariek 94.663 gaualdi egin dituzte, hau da, joan den urteko hilabete berean baino %3,7 gutxiago, apartamentu turistikoetan izandako 96.710 gaualdiak iazkoak baino %16,1 gehiago izan diren bitartean. Bestalde, aurreko urteko abuztuaren aldean %2,1 jaitsi arren, atzerriko bidaiarien sarrerak EAEko landa ostatuetan izandako sarrera guztien %26,4 izan dira aurten, eta ostatu gauen kasuan %22,7, iazko abuztuarekin alderatuta %1,0 igo ondoren. Lurraldeka, Arabako landa ostatuetan %7,4 gehitu dira sarrerak, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %8,6 eta %7,3 gutxitu dira, hurrenez hurren. Ostatu gauei dagokienez, Gipuzkoan %1,2 egin dute gora, eta Araban %12,9; Bizkaian aldiz, %6,9 jaitsi dira. EAEko landa ostatuetako batez besteko egonaldia 3,72 egunekoa izan da abuztuan, 2023ko hilabete berean izandako 3,65 eguneko batez besteko egonaldiaren gainetik. Plazen eta gelen araberako okupazio mailak %1,1 eta %0,7 puntu jaitsi dira urte batetik bestera, hurrenez hurren, eta %64,5 izan da plazen arabera neurtuta, eta %70,1 logelen arabera neurtuta. Bestalde, EAEko apartamentu turistikoetan abuztuan izandako sarreren %47,2 eta gaualdien %3,4 atzerriko bisitarienak izan dira, urte artean %38,0 eta %28,8 gehituta, hurrenez hurren. Apartamentu turistikoak Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,06 egunekoa izan da abuztuan, hau da, 2023ko hilabete berean izandakoa baino txikiagoa, orduan 3,19 egunekoa izan baitzen. Araban, mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 8,02 egunekoa izan da, Gipuzkoan 3,51 egunekoa eta Bizkaian 2,48 egunekoa. EAEko plazen okupazio maila %59,5era iritsi da abuztuan, 2023an izandakoa baino %3,8 puntu handiagoa. Apartamentu bakoitzeko okupazio maila, berriz, %6,3 puntu igo da, %78,6an kokatuz. Azkenik, EAEko aterpetxe turistikoek %15,2ko urte arteko hazkundea izan dute abuztuan sarreretan, 39.102 sarrerarekin eta 66.323 ostatu gaurekin. Bizkaian 40.069 gau igaro dituzte bidaiariek, Gipuzkoan 25.002 eta Araban 1.253. Egonaldiaren batez besteko iraupena 1,70 egunekoa izan da EAE osoan, eta plazen okupazio maila, urte batetik bestera %3,4 puntu igo ondoren, %61,3koa izan da.