2024 URR. 08 Open Bilbao jaialdiak 24.000 herritar erakarri ditu Open Bilbao nazioarteko jaialdiaren zortzigarren edizioan 24.000 herritarrek hartu zuten parte hiriko 72 espaziotara egindako bisita gidatuetan eta antolatutako jardueretan, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Bilboko hainbat eraikin bisitatu dituzte herritarrek. (openhousebilbao.org) Bidaiari ‘Arkitekturen Jaialdia’ lelopean, normalean jendearentzat itxita dauden edo ezezagunak diren eraikinak irekitzeaz gain, ekimenak jarduera egitarau zabala prestatu du, arkitektura egiteko modu berriak ikusarazteko, hala nola eguneroko arkitekturak, ikusten ez direnak, arkitektura femeninoan edo arkitektura zaintzaileak. Erakusketa bat, solasaldi bat, tailerrak, ibilaldi kritikoak, familia ibilbideak eta zine foruma antolatu dira, eta ekitaldi guztiek «oso harrera ona izan dute». Gainera, parte hartzaileen balorazioa «oso positiboa» izan da programaren aniztasunari eta eduki berriari dagokienez. ’Emakumeek hiria egiten dute’ Izena ematea beharrezkoa zen jarduera guztietan plazak agortu ziren, eta arkitekturako obra eta estudioetara egile bisitak, zine foruma eta ’Emakumeek hiria egiten dute’ jardunaldia izan ziren interes gehien piztu zutenak. Guiztira, 584 boluntario aritu ziren jaialdia egin dadin laguntzen. Open House Bilbao OUT elkarteak diseinatu eta antolatutako ekitaldia da. OUT irabazi asmorik gabeko elkartea da, bertokoa, hiri berrikuntzan, arkitekturan eta herritarren parte hartzean interesa duten arkitektoek eratua. Open House arkitektura jaialdi bat baino gehiago da, arkitekturaren eta hirigintzaren bidez herritarrek beren hiriaren inguruko kontzientzia hartzeko aukera ere eskaintzwen badu. Ekitaldiaren bidez, arkitektura eta hirigintza ezagutzera ematen dira eta publiko zabal baten aurrean jendarteratzen dira, parte hartzea ahalbidetuz.