2024 ABEN. 05 Foru Aldundiak Antoñanako zuhaitz bereziei buruzko informazio seinaleak berritu ditu Gasteizko Foru Aldundiak, Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasun Sailaren bitartez, Antoñanako zuhaitz berezien, ezki baten eta hagin baten inguruko informazio seinaleak jarri ditu. Antoñanako hagina. (Arabako Diputazioa.) Bidaiari Antoñanako hagina zuhaitz berezi izendatu zuten 1997an, Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez, eta 2021ean monumentu natural bihurtu zen. Hagina oso hazkunde moteleko zuhaitza da, eta mila urte baino gehiago bizi daiteke. Egoera naturalean, espezie hori Euskadiko mendietan sakabanatuta dago. Antoñanako ezkiak babes araubide berezi bera du. Jatorrian horrela adierazita zegoen alea ihartu egin zen eta antzeko ezaugarriak zituen beste ale bat aukeratu zen, eremu berean dagoena. Daukan forma irregularra, adar bihurrituetan banatzen den enborrarekin, elurraren pisuak eragindako deformazioen eta adar hausturen ondorio da. Bi aleak, hagina eta ezkia, nahiko hurbil daude bata bestetik Korrestik Antoñanara doan Izkiko parke naturalaren zidorrean, Agin izenekoa, hain zuzen ere haginaren ondotik igarotzeagatik. Soila mendiaren ekialdeko hegalean daude, Antoñanatik 1.200 bat metrora. Liburuxkakere bai Zuhaitzen ondoan jarri den seinaletikaz gain, informazio liburuxkak ere diseinatu dira, horiek ezagutarazteko eta Arabako Mendialdeko altxor natural horiei balioa emateko. Diptikoak eskuragarri egongo dira Izkiko parke naturaleko parketxean, Vasco-Navarroko Bide Berdearen Interpretazio Zentroan eta Eskualdeko Turismo Bulegoan. Arabak Euskadiko Monumentu Natural izendatutako 25 zuhaitzetatik 10 ditu. Zerrenda horretan sartzen dira Angostoko artea, Santa Teodosiako lizarra, Lantarongo pinazi pinua, Altubeko haritza, Ondategiko haritza, Gasteizko sekuoia, Izarrako hagina eta Artziniegako artea. Saray Zárate Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko foru diputatuaren ustez, «gure lurraldean zuhaitz espezie apartak eta bikainak daude, eta horiek zaintzen jarraitzeko erantzukizuna eta konpromisoa dugu. Arabako natura ondare baliotsuaren eta biodibertsitate aberatsaren parte dira».