bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Gastronomia, bisitak eta ibilaldiak


Gastronomia, bisitak eta ibilaldiak. Zalantzarik gabe, koktel paregabea! Bada, horixe eskaintzen du Sua edizioak “Euskal Herria” sailean argitara eman duen liburuak.

Idiazabal gazta, Arabako edo Tolosako babarrunak, Gernikako edo Ezpeletako piperrak, Artaxoko olioa, Itsasuko gereziak, Añanako gatza, esne ekologikoa, Baigorriko ardoa, euskal okela... Albertok Muro baserritar eta artzainengana jo du, gehiago jakin nahian, eta Euskal Herriko zenbait produkturekin lotutako ibilaldi eta bisiten inguruko informazioa eskaintzeaz gain, hamaika istorio bildu ditu, baita argazki dotorez josi ere.

Beraz, irakurleak bisita kitzikagarriak egin ahal izango ditu produktuak nola sortzen diren jakiteko. Eta baita dastatzeko ere!

“Productos del País: rutas y visitas”

Sua edizioak, 2021

195 orrialde.

Gaztelania