2022 UZT. 01 Egin planak Munduan zehar olatu bila “TransWorld SURF” aldizkariko editoreek ezagutu dituzten munduko olaturik ederrenak batu dituzte “Surf. Las 100 mejores olas” liburuan. Klasiko ezagunak zein leku sekretuenak agertzen dira zerrenda oparo horretan, urteetan batutako eskarmentuaren fruitu dena. Casey Koteen editoreak idatzi ditu testuak eta Aaron Checkwood argazkilariak ekarpena egin du irudiekin. Euren aukeraketan ez dituzte kanpoan utzi Biarritz eta Mundaka, Indonesia edo Australiako hainbat lekuren parean kokatuz. Surflariak ez dira beren txoko kuttunak ezagutarazi zaleak; beraz, hasiberrientzat ez da erraza izaten olatu apartak aurkitzea. Liburu honen xedea surflariei bidaia prestatzen laguntzea da, esperientzia ona izan dezaten. Surf. Las 100 mejores olas Casey Koteen eta Aaron Checkwood («TransWorld SURF») Lunwerg Ed, 2014 240 orrialde. Gaztelania