bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Indiako basamortuan, turisten zain


Kontrakoa dirudien arren, txalupa ez dago geldirik, aurrera baitoa, poliki-poliki baldin bada ere, hiazintoen artean. Ez dute presarik, ezta beldurrik ere; ez zaie pazientziarik falta. Azken batean, ohituta daude Buriganga ibaian nabigatzen. Eta han bizirauten. Dhakan gaude, Bangladesh-eko hiriburuan, munduko hiririk kutsatuenetakoan.

Ibai honetako uretan dena da kutsadura. Hilda dago biologikoki, urak polietilenoz geldituta ditu, zabortegiz josita dago...; hala ere, hango biztanleek arrantza egiten dute bertan, bainatu egiten dira eta ura edaten dute. Ez dute besterik. MUNIR UZ ZAMAN (AFP)