bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

«Kemet: Egypt in hip-hop, jazz, soul & funk»


“Kemet: Egypt in hip-hop, jazz, soul & funk” izenburuarekin, erakusketa berezia ikusgai dago Herbehereetako Antigoaleko Museo Nazionalean (Rijksmuseum van Oudheden).

Erakusketaren helburua da artista beltzen musika eta antzinatasunaren arteko lotura aztertzea eta ezagutzera ematea. Horretarako, zenbait euskarri erabili ditu -batez ere, bideo musikalak, diskoen azalak, argazkiak eta artelan garaikideak-, antzinako Egipto irudikatuz eta zientifikoen ikerketen zein artista beltzen mezuak ezagutaraziz. Dena dela, Egiptoko agintariei ez zaie gustatu eta salatu egin dute bertako ondare historikoa kultura beltzarekin parekatu izana. S. WOHLFAHRT (AFP)