bidaiari - bidaia aldizkaria

Milaka lagun Ibai karramarroen jaialdian


Milaka eta milaka lagunek parte hartu dute berriki ospatu den Ibai karramarroen Nazioarteko Jaialdiaren azken edizioan. Zalantzarik gabe, irudian ikusten denez, arrakastatsua izan da berriz ere Txinako Jiangsu ekialdeko Xuyi County Huaian hirian antolatutako hitzordu gastronomiko ezaguna, non bertakoek zein kanpokoek parte hartzen duten urtero.

Oso ezaguna eta preziatua da Xuyi barrutiko ibai karramarroa. 60.000 hektarea baino gehiagoko laborantza eremua du eta 2022an 20.200 milioi yuaneko ekoizpen balioa lortu zuten karramarroekin. FPA