2021 IRA. 03 Munduan pasieran Yoga, zerutik gertu Yoga egiteak asko lasaitzen du normalean, baina are gehiago, seguruenik, 345 metroko altueran, Manhattan hiriko panoramika ikusgarria aurrean baduzu. Udan zehar Edge behaketa-plataformaren gainean yoga ariketak egin dituztenek ongi dakite zerua gertuago sentitzen dela egoera berezi horretan.