bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Donostiako Beldurrezko Astean, “Veneciafrenia”


Urriak 29-Azaroak 5

Alex de la Iglesiaren “Veneciafrenia” (2021) pelikulak inauguratuko du urriaren 29an Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 32. Astea, azaroaren 5era arte gauzatuko dena Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia antzokian eta hiriko beste hainbat eszenatokitan.

“Veneciafrenia”-ren ondoren, noski, beste pelikula asko izango dira ikusgai. Honako hauek, besteak beste: “Apps” (2021, Txile-Argentina), Lucio A. Rojas, José Miguel Zúñiga, Sandra Arriagada, Camilo León eta Samot Márquezek zuzendutakoa; “Belle” (2021, Japonia), Mamoru Hosoda japoniarraren animazio film berria; Junta Yamaguchire-ren “Beyond the Infinite Two Minutes” (2021, Japonia); Damian Mc Carthy irlandarraren “Caveat” (2020, AEB); Alexandre Bustillok eta Julien Mauryk sinatutako “The Deep House” (2021, Estatu frantsesa); “The Medium” (2021, Thailandia-Hego Korea); eta Sion Sono-ren “Prisoners of the Ghostland” (2021, AEB).