2021 AZA. 05 Munduan pasieran Haruki Murakami liburutegia Tokioko Wasedako Unibertsitateak bertako Nazioarteko Literatura Etxea zabaldu berri du. Horixe du izen ofiziala, baina Haruki Murakami liburutegia deitzen diote bertakoek, idazle japoniarraren artxibo pertsonala gordeko duelako aurrerantzean. Pozik dira, batez ere Murakamiren literaturaren jarraitzaileak.