bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

#InGoya, erakusketa: 35 pantaila eta mila irudi


#InGoya. Horrela deitzen da Madrilgo Fernán Gómez Villa kulturguneak margolariari buruz zabaldu berri duen erakusketa.

Guztira, 35 pantaila handitan proiektatutako mila irudi baino gehiago biltzen dituen erakusketa berezia urtarrilera arte izango da zabalik.

Infografian eta postprodukzioan punta-puntako teknikak erabiliz, kolore-zuzentzaileek ahalik eta gehien zaintzen dute jatorrizko paleta eta, ondorioz, bisitaria era errealean murgiltzen da margolanetan.