bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Lucía Lacarra & Matthew Goldin-en “In the still of the night”: dantza purua eta zinema hausnarketa


AZAROAK 7

“In the still of the night” dantza ikuskizunean, dantza puruaren eta hausnarketa zinematografikoaren eskutik kontakizun eder batean murgilduko dira Arriaga antzokiko ikusleak, Lucía Lacarra eta Matthew Golding dantzari ezagunen eskutik.

Oraina eta iragana nahasten dituen istorioan, bi pertsonaren gordeleku emozionalak askotariko ikuspegietatik argiztatuko dira, 60ko hamarkadako musika-pieza arrakastatsuak lagun.