bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

“Artea komikigintzan”, bertsioen artelana


Azaroak 10-Urtarrilak 29

Literaktum letren jaialdiaren baitan antolatutako “Artea komikigintzan” erakusketa ikusgai dago Donostiako Okendo kultur etxean urtarrilaren 29ra arte. Pop artistek komikia izan dute oinarri, baina alderantziz ere gertatzen dela frogatzeradator bilduma.

Mundu mailako margolaritzako obra handiak bertsionatzen dituzten 200 obra baino gehiago biltzen ditu erakusketak, 70 ilustratzaile eta komikilarik sortutako interpretazioak.

Erakusketan ikus daiteke nola inspiratzen den «bederatzigarren artea» deritzona margolari handien maisulanetan, eta nola omentzen dituen bineta eta ilustrazioetan. Kasu batzuetan, marrazkilariaren obrak oso modu fidagarrian birsortzen ditu pinturak. Beste batzuetan, berriz, koadro baten konposizioa imitatzen du, edo bere sorkuntzako pertsonaiekin ordezkatzen ditu figurak.

Erreferentzia estilistikoak ere badaude: margolari jakin baten margotzeko teknika, kolore bereizgarriak edota argiaren erabilera kopiatzen dira.

Besteak beste, honako artelan hauen interpretazioak daude ikusgai Okendon: Picassoren “Margolaria lanean”, Tapiesen “Mihiztadura eta grafitia”, Magritteren “Goi-mailako gizartea”, Maria Blancharden “Konposizio kubista” eta Roberto Mattaren “Morfologia psikologikoa”, Juan Grisen “Edalontziak, egunkaria eta ardo-botila” eta Paul Delvauxen “Deia”.