2022 URT. 07 Munduan pasieran m+, museo berria Hong kong-en Hong Kongek arte museo berri bat du azaroaz geroztik: m +. Herzog & Meuronek diseinatutako zentro berriak XX. eta XXI. mendeetako hiriko arte bisuala, diseinua eta arkitektura bildu, erakutsi eta interpretatzea du helburu. Irudian, emakume bat, Wei Guangqing-en “Suicide Project” artelanaren aurrean, inaugurazio egunean. West Kowloon kultur barrutian kokatutako espazio hau munduko kultura moderno eta garaikideko museo handienetakoa da m+. (B. WANG)