bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Orkak fiordoetan, sardinzar bila


Orka talde bat itsasontzi bat inguratzen ari da, elur ekaitz batean zehar Skjervoyko fiordoan, Norvegiako iparraldean.

Urria eta otsaila bitartean orken eta balea konkordunen babesleku bihurtzen da, sardinzar bila dabiltzala, zetazeo honen jaki gogokoenaren bila.

Zero azpitik hiru gradura, ozeanoak sardinzarrentzat tenperatura ezin hobea du.

Gainera, teknika oso garatu bat erabiliz, orkek sardinzar multzo bat inguratzen dute, lurrazalerantz arrastatuz, eta ondoren zorabiatu egiten dituzte beren ur-hegal indartsuen laguntzaz. Urtero errepikatzen da irudia. (O. MORIN)