bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Abenturazaleen istorio hunkigarriak


Munduari bira emateak hamaika istorio harrigarri sor ditzakeela uste duena ez dabil oker. Hori da, behintzat, “Aventureros” liburuak agerian uzten duena.

Duela 500 urte Elkanoren espedizioak munduari bira eman zionetik, asko izan dira bidaiarik luzeenei ekiteko ametsa egia bihurtu duten abenturazaleak. Eta, hain zuzen ere, liburu honek istorio liluragarri horietako batzuk jaso ditu.

Erabilitako garraiobideen arabera sailkatuta, liburuak aukera aparta eskaintzen dio irakurleari itsasontziz, trenez, globoz, autoz, bizikletaz edo oinez bidaiatzeko; eta, bide batez, baita ibilbide onenak ezagutzeko eta etorkizuna irudikatzeko ere.

Liburu handia da, argazki, elkarrizketa, infografia eta mapa zabalgarriekin osatutakoa.

Fitxa:

“Aventureros”

AA.VV. Lonely Planet, 2021

306 orrialde. Gaztelania