bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Gerran lapurtutakoak, Bagdad-en ikusgai


Irakeko Museo Nazionalean, Bagdaden, ikus daitezke Libanoko museo pribatu batek orain gutxi Iraki itzulitako antzinako artelan batzuk. Gerra garaiko urteetan lapurtutako objektuen artean, idazkera kuneiformeko 300 oholtxo eta balio handiko hainbat irudi zizelkatu daude, besteak beste. Horietako bat da irudian agertzen dena. (S. ARAR)