bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Zeharkatzen gaituzten bideak, eztabaidagai

Nabarralde (Nabarralde)

Urriak 6-22

Nabarralde Fundazioak Ondarea, Paisaia eta Globalizazioaren VIII. sinposioa ospatuko du urriaren 6tik 22ra, “Zeharkatzen gaituzten bideak” izenburupean. Nafarroako puntu desberdinetan burutuko den jardunaldiko gai nagusia bideak izango dira, bide historikoetik hasi (galtzada erromatarrak, Done Jakue bidea, erret-bideak, altxonbideak eta abelbideak) eta gure nortasuna eta kultura markatu duten bideetara (mugaz gaindiko bideak, industria-bideak...). Honen inguruan, hitzaldi eta jardunaldiak, irteerak eta bisita gidatuak ondu dituzte ia urria osoan zehar.