bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan Pasieran

Amerikar ametsaren amaiera


Mexiko eta AEBen arteko mugan, Patagoniako mendietan, Arizona estatuan kokatutako ibilgailuentzako hesia dago. 1990eko hamarkadatik, 4.000 migratzaile inguru hil dira mendietatik gertu dagoen Sonora basamortua zeharkatu nahian, eta kopurua egunetik egunera handitzen ari dela salatu dute erakundeek.

Mugako harresiak ere basa-bizitza kaltetu du: bi herrialdeetako ekologistek hainbat espezieren habitat naturala berreskuratzeko ahaleginak egin dituzte. Besteak beste, katu, hartz eta oreinek muga polemiko honen eragina nabaritu dute, beren lurraldeak zatitu direlako. Guillermo ARIAS