2022 ABEN. 02 Egin planak Bidaiatzeaz hausnarrean, hitzez eta irudiz Hainbat bidaia, bidaiatzeko modu edo bidaiaren inguruko gai bildu dituzte lan koral honen hiru egileek: Susana Jodra, Iratxe Larrea eta Josean Morlesin. Hizkuntza plastiko ezberdinak erabili dituzte horretarako, baita idatzizko komunikazioa baliatu ere. Bidaia, viaje, viagem, travel, voyage... hizkuntza ezberdinetan “bidaia” hitzak dituen aldaera eta esanahi ezberdin askotarikoak bildu dituzte ausardiaz eta hizkuntzen mugak gaindituz. Ez da, ordea, lan honen asmoa “bidaia” bera definitzea, baizik eta parte hartzaile bakoitzak bidaiatzeari buruz dituen sentimendu eta sentsazioak, iruditeria, esperientziak eta bizipenak biltzea eta, batik bat, irakurlearekin partekatzea. Bon voyage! Bidaia - Viaje - Viagem - Travel - Voyage Susana Jodra, Iratxe Larrea eta Josean Morlesin EHU. 2022 . Hainbat hizkuntza.