bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Balenciagaren lan prozesua Getarian


Martxoak 29-Maiatzak 21

Jantziena ez, marrazkien erakusketa zabaldu du Getariako Balenciaga Museoak. Euskadiko Artxibo Historikoaren Riva dokumentu funtsaren erakusgarri da, 8.000 erreferentzia baino gehiagorekin. Lakuak 2022an erosi zion funtsa Lorenzo Riva italiar diseinatzaileari. Hark kontserbatzen zituen dokumentuok, 1980ko hamarkadaren hasieran markaren zuzendari sortzailea izan ondoren. Zenbait dokumentu pribatu eta diseinatzaileak eskuz idatzitako ohar ugari bildu dira. «Agerian uzten dute jostunak etengabeko inplikazioa izan zuela prozesu osoan», adierazi dute Getariako museokoek.