2023 MAI. 05 Egin planak Fantasiaz beteko dira Alondegiko pantailak Maiatzak 5- 13 Bilboko Zinema Fantastikoak 29. edizioa Campos Eliseos Antzokian egingo den galarekin hasiko du. Ekitaldia Alex Gerediaga zuzendari eszeniko bilbotarrak zuzenduko du. Ondoren, Sail Ofizialeko hamaika euskal film laburrak proiektatuko dira aretoan. Lehiaketako Sail Ofizialean programazio anitza eta askotarikoa du FANTek. Hautaketan, hamazazpi film izango dira. Film laburrek ere pisu handia izango dute jaialdiaren programazioan, 30 proposamen guztira. Maiatzaren 12an, ostirala, itxiera ekitaldia egingo da BBK Aretoan, eta bertan FANTeko Izarra saria jasoko du Belen Rueda aktoreak (“El Orfanato” , “Los Ojos de Julia”). FANTROBIA Saria ere banatuko du jaiadiak aurtengo edizioan. Saria Carlota Peredak jasoko du, “Cerdita” thrillerraren zuzendariak. Sari hauez gain, aurten Ohorezko FANT sariak ere banatuko dira: Zorion Eguileor, ibilbide oparoa duen euskal aktore, musikari eta esataria, ezaguna, besteak beste, “Ilargi guztiak” edo “El Hoyo” filmengatik. Gainera, “Viejos” filma aurtengo Sail Ofizialean lehiatuko da. Eta Paco Plaza, “[REC]”, “Verónica” edo “Quien a hierro mata”ren zuzendaria. Halaber, ziklo bat eskainiko zaio H.G. Wellsen eleberriko pertsonaia eta aurtengo karteleko protagonista den Gizon Ikusezinari, FANT Ikustezina. Eta Fantastikoaren Maisuak atalean, Dan O’Bannonek sinatutako filmak ikusiko dira: “Lifeforce”, “Alien, El Octavo Pasajero” -gidoia idatzi zuen- eta “El Regreso de los Muertos Vivientes”.