2023 EKA. 02 Egin planak Euskal Herria Zuzenean, kultur aniztasuna zutabe Ekainak 30-Uztailak 2 Willis Drummond, Mice, Liher, Belako, Gatibu, Habia, Vapa, Arima, Kuma No Motor, Soulfly, Alarma Morea, AKts, Madmadmad, Mandarine, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak, Muare... eskaintza oparoa da. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra Irisarrik Euskal Herria Zuzenean jaialdia hartuko du. Euskal kultur sorkuntza erdigunean jarriko da beste behin, baina beste jatorri batzuetako artistek eta taldeek ere aberastuko dute EHZren egitaraua. Hiru egunez elektro, rock, pop, death metal doinuek dantzan jarriko dute Irisarri. Jaialdiak aniztasuna du indargunea. Musika bakarrik ez, izango da antzerki eta zirku emanaldi edo dantza ikusgarririk ere. Askotariko estilo eta unibertsoetatik datozen artisten parte hartzea iragarri da aurten ere. Egunean zehar mota ezberdinetako animazioak izango dira plazan. Horien artean ikusgai izango da Ertza konpainiaren “Otempodiz” dantza sorkuntza. Eta aldameneko Ospitalea kultur etxean gaur egungo erronken inguruan ideiak trukatzeko parada eskainiko dute, hitzaldien, mahai inguruen eta tailerren bidez. Arratsean bi oholtzatan banatua izanen den pentzean segituko dute kontzertuek. 27 urtez etengabe berritzen jakin du jaialdiak. «Gaurko eta biharko belaunaldiek, elkarlanean, esperientziak eta koloreak elkar korapilaturik, EHZ-ren He